Tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira

EGURALDIA | Gaur iparraldean giro eguzkitsuarekin jarraituko dugu, udaberri itxurakoa; tenperatura maximoak bizpahiru gradu baxuagoak izango dira, baina giroa epela izango da. Hegoaldean zerua hodeitsuago egongo da, behe-hodeiekin, batez ere egunaren lehenengo partean eta Ebro ondoko eskualdeetan. Arratsaldean litekeena da giro eguzkitsua denean nagusitzea. Hegoaldeko tenperatura maximoen jaitsiera handiagoa izango da. Hego-ekialdeko haizea bizi ibiliko da, bereziki goizean.


