DOT Durangaldea

NANa eta pasaportea izapidetzeko aukera izango da lehen aldiz Mallabian

Bertaratzeko, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da udal bulegoetan, aurrez aurre edo  943 17 14 61 telefonora deituta

Zerbitzua bi egunetan emango da Udal frontoian

MALLABIA | Lehen aldiz, Polizia Nazionalaren unitate mugikorra izango da Mallabian, maiatzaren 26an eta 27an, herritarrei dokumentu ofizialen kudeaketa errazteko eta izapideak udalerrian bertan egin ahal izateko, beste udalerri batzuetara joan beharrik izan gabe.

Bi egun horietan honako izapide hauek egin ahal izango dira: Nortasun Agiri Nazionala (NAN) edo pasaportea berritzea, baita NANaren ziurtagiri elektronikoak eguneratzea ere. Zerbitzua bi egunetan emango da Udal frontoian, 9:00etatik 13:30era bitartean.

Interesdunek aldez aurretik hitzordua eskatu beharko dute udal bulegoetan, aurrez aurre edo 943 17 14 61 telefonora deituta. Hitzordurik gabe ez da arreta emango.

Neurri honen bidez, Mallabiako Udalak administrazio-zerbitzuak herritarrengana hurbiltzen ditu, joan-etorriak murriztuz eta eguneroko bizitzarako funtsezkoak diren izapideak erraztuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top