DOT Durangaldea

Hodeiek udaberriko astea ekarriko dute, eguzkia eta 20 gradu baino gehiago

Iragarpenen arabera, ez da euririk espero igandera arte

Eguraldi eguzkitsua aste honetarako ARGAZKIA: Xabier Elguezua

EGURALDIA |Neguko asteburu baten ondoren, elurra 700 metro inguruan utziz, udaberriko astea dator, eguzkia, 25 graduren bueltan.

Astelehenean eguraldiak hobera egingo du. Goizean hodeiak nagusituko dira oraindik eta ez da baztertzen iparraldean euri txikia egitea han-hemenka. Arratsaldean zerua garbitzen joango da lurraldearen hegoaldean eta ipar partean hodeien multzoak geratuko dira. Haizea ahul eta aldakor ibiliko da goizean eta arratsaldean ipar-ipar-ekialdera egingo du. Tenperatura maximoak gutxi edo nahikoa igoko dira.

Martitzena, eguzkitsua

Asteartean udaberriko eguna izango dugu. Giro eguzkitsua nagusituko da eta barnealdean behe-lainoa sortuko da, batez ere Ebro ibarrean. Haizea aldakor ibiliko da, hegoaldekoa nagusi izanik. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta 20 ºC-tik gorakoak izango dira toki askotan. Minimoak, ordea, hotzak izango dira, eta Arabako eta Nafarroako zenbait tokitan izotza egingo du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top