DOT Durangaldea

Giro nahasia eta hotza domekarako Durangaldean

Elur-kota 1000-1200 metro inguruan egongo da goizean eta 1300-1500 metrora igoko da

Gazeta Auzoa ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Gaur giro nahasia eta hotza izango dugu. Zaparradak egingo ditu berriro, ugariagoak izango dira goizean eta bereziki ipar partean. Arratsaldeak aurrera egin ahala, prezipitazioa gutxitu egingo da eta arratsalde-gauean atertzera egingo du, lehenik barnealdean eta ondoren ipar partean. Elur-kota 1000-1200 metro inguruan egongo da goizean eta 1300-1500 metrora igoko da arratsaldean. Neguko tenperaturarekin jarraituko dugu eta ipar-mendebaldeko haizeak zakar joko du goizean hotz sentsazioa areagotuz; arratsaldean indarra galduko du.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top