Datorren asteartean izango da arratsaldeko 19:00etan izango da Otamotzena Auzogunean

DURANGO | Datorren martxoaren 24an, 19:00etan, batzar irekia egingo da San Roke-Otamotzena auzoan, kantxa eta pilotaleku berri bat eraikitzeko proiektua aurkezteko. Bilera Otamotzenako auzogunean izango da.
Batzarrean, proiektuaren xehetasunak azalduko dira eta bertaratutakoek zalantzak eta iradokizunak adierazi ahalko dituzte. Deialdia interesa duten guztiei irekia da eta parte-hartze aktiboa eta elkarrizketa bultzatzea ditu xede, auzoaren ingurunea hobetzeko.
Udalak auzotarrei batzarrera bertaratzeko eta parte hartzeko deia egiten die, prozesu honek auzo batuagoa eta aktiboagoa lortzen lagunduko baitu.


