DOT Durangaldea

Mallabian martxoaren 31ra arte zabalik udalekuetan izena emateko epea

UEMAren ekimen honek 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako gazteei zuzenduta dago, eta bi txanda izango ditu

Udalekuak bi txandatan antolatuko dira

MALLABIA | SALTO udalekuetan izena emateko epea martxoaren 31ra arte egongo da zabalik. UEMAren ekimen honek 2008 eta 2011 urteen artean jaiotako udalerri euskaldunetako gazteei zuzenduta dago, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza kontzientzia indartzeko helburuarekin.

SALTO ibiltaria den udaleku euskalduna da, gazteek elkar ezagutu, harremanak sendotu eta euskaraz bizitzeko esperientzia aberasgarria izan dezaten. Ingurure gertukoa eta dibertigarria eskaintzen du, hizkuntza ohituretan eragitzeko eta euskararen transmizioa bermatzeko.

Udalekuak bi txandatan antolatuko dira: ekainaren 23tik uztailaren 1era eta uztailaren 3tik 11ra. Guztira 120 gaztek parte hartu ahal izango dute, 60 laguneko bi taldetan banatuta. Markina-Xemeinen hasiko da ibilbidea, eta parte-hartzaileek Aulesti eta Berriatua zeharkatu ondoren Ondarroara iritsiko dira. Egunero, hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango dute: mendiko ibilaldiak, tailerrak, kontzertuak, jolasak eta askoz gehiago. Gainera, udalekuak balioetan oinarrituta daude, hala nola, parekidetasuna, aniztasunarekiko errespetua, naturarekiko harremana eta parte´-hartzea sustatuz. Udalekuaren prezioa 175 eurokoa da. Izena-emateko kopurua gaindituz gero, hautaketa prozesuan lurraldetasuna, genero irizpideak, adina eta izen-emate ordena kontutan hartuko dira.

Izen- ematea uema.eus webgunearen bidez edo https://labur.eus/rsrdb7xj estekan eskuragarri dagoen formularioa

betez.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top