DOT Durangaldea

Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia zapatuan Durangon

Ekitaldi honen helburu nagusia Bizkaiko Nesken Dantzak ezagutzea, errespetatzea eta galtzen ez uztea da

Ekitaldia zapatu honetan izango da Andra Marin

DURANGO | Bizkaian Emakumeak Dantzari ekitaldia zapatu honetan izango da Andra Mariko elizpean. Arratsaldeko 18:00tan Merkatu Plazatik irtengo dira, eta kalejira egin ostean, 18:30ak aldera elizpera helduko dira ekitaldiari hasiera emateko.

Aurten, Durangoko Tronperri Dantza Taldea, Txoritxu Alai Dantza Taldea eta Kriskitin Dantza Taldea, Matienako Iluntze Dantza Taldea, Otxandioko Urduri Dantza Taldea eta Uriosteko Uriosteko Dantza Taldeek parte hartuko dute.

Ekitaldi honen helburu nagusia Bizkaiko Nesken Dantzak ezagutzea, errespetatzea eta galtzen ez uztea da, azken urteetan geroz eta garrantzi gutxiago ematen baitzaie dantza hauei, beste batzuei garrantzi handiagoa emanez. Araurik gabeko ekitaldia dugu, programa zehatz batekin, beraz, edozeinek parte har dezake (gazte, nagusi, emakume zein gizon).

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top