DOT Durangaldea

Bizikletak konpondu eta garbitzeko BiziPuntu berria du Atxondok, udaletxearen ondoan

BiziPuntuak oinarrizko mantentze lanak egiteko aukera eskaintzen du

BiziPuntuak bizikleten oinarrizko mantentze-lanak egiteko aukera eskaintzen du

ATXONDO | Atxondok bizikletentzako BiziPuntu bat du aste honetatik aurrera eta Aldundiak sustatutako bizikleten zerbitzugune sarearen barruan sartu da. Azpiegitura berria udaletxearen ondoan jarri da, bizikleta erabiltzaileentzat kokaleku eskuragarrian.

BiziPuntuak bizikleten oinarrizko mantentze-lanak egiteko aukera eskaintzen du, hala nola gurpilak puzteko edo doikuntza txikiak egiteko, eta, gainera, Atxondokoak bizikletak garbitzeko ur-hartune bat ere badu. Azpiegitura berria martxan jartzeko, udalak ur eta saneamendu loturak egin ditu azpiegitura berrira.​

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top