Aukera Azoka Landako Gunean kokatuko da iganderarte

DURANGO | Dendak Bai elkarteak Dendak Bai Fest ekitaldia ospatuko du beste urte batez otsailaren 27, 28 eta martxoko 1eko asteburuan Landako Gunean. Aukera Azoka bezala ezagutzen zena, Durangoko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen erreferentzia gisa ezarri da. Ordutegiak eta publiko guztientzako jarduerak natolatuko dir.
Dendak Bai Fest 2026 ordutegi hauetan egongo da zabalik:
ï‚§ Otsailak 27, ostirala: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara.
ï‚§ Otsailak 28, larunbata: 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:30etara.
ï‚§ Martxoak 1, igandea: 11:00etatik 14:00etara.
Prezio bereziak eskaintzen dituen outlet tradizionalaz gain, ekitaldiak gastro gune bat eta tailerrak izango ditu adin guztientzat. Halaber, txikipark-a, haurrentzako jolas libreko gunea, eta Durangoko Udalarekin lankidetzan jarritakoa, ekitaldiaren ordutegi osoan egongo da zabalik.
Tokiko erosketak bultzatzeko zozketa
Otsailaren 19tik martxoaren 1era bitartean egindako erosketa guztiek, atxikitako establezimenduetan zein ekitaldian bertan, 100 euroko 3 Durango Oparitu txartelen zozketan parte hartu ahal izango dute. Horretarako, beharrezkoa izango da karteletan dagoen QR kodea eskaneatzea eta erosketa-tiketa eta parte-hartzailearen datuak igotzea.
Aurten ere, Dendak Bai Fest-ek Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren babesa izango du.


