Datozen egunetan, kartelari, edukiari eta sarreren salmentari buruzko informazio gehiago emango da, ekitaldiaren kanal ofizialen bidez

DURANGO | Orain arte Abadiñon egiten zen Koba ekitaldia aurten Durangon gauzatuko da. “Durangoko Udalak ilusioz hartu du Kobaren etorrera eta antolakuntzarekin lankidetzan jaialdi on bat antolatzeko lanean ari gara ekitaldiak beti eskaini duen kalitatea eta segurtasuna mantentzeko” nabarmendu dute.
Jaialdia datorren maiatzaren 16an izango da, eta datozen asteetan kartelari, edukiari eta sarreren salmentari buruzko xehetasun gehiago partekatuko dira.


