2019an eta 2020an jaiotako umeei zuzenduta, martxoaren 15ean, apirilaren 19an eta maiatzaren 17an ospatuko dira

SASKIBALOIA | Tabirakok txikientzako saskibaloiko topaketekin itzuli da.
2019 eta 2020an jaiotako haur taldeei zuzenduta, hiru jardunaldi antolatu dira: martxoak 15 (Nevers Ikastetxea), apirilak 19 (Jesuitak Ikastetxea) eta maiatzak 17 (Jesuitak Ikastetxea). “1, 2 edo 3 egunetan joan zaitezke. Dinamika hau gizonezkoen taldeak ateratzeko arazo larriak ditugulako sortu da. Nesken 6-7 talde bakoitzeko, ozta-ozta lortzen dugu gizonezkoen talde bat ateratzea “, animatzen dute talde durangarrak.
Izena emateko: eskolak@tabirako.eus


