Egunaren hasieran han-hemenka ekaitzak jo dezake

EGURALDIA | Ostegunean eguraldiak ildo beretik jarraituko du. Mendebaldeko haizea gogor ibiliko da tarteka, batez ere kostaldean, egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusi; itsaso zakarra eragingo du. Zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta zaparradak egingo ditu; egunaren hasieran han-hemenka ekaitzak jo dezake, txingorrarekin batera. Goizaldean elur-kota 1000 metrotik behera koka daiteke, goizetik aurrera 1000-1200 metrora egongo da. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsiko dira, batez ere iparraldekoak.


