Euri kontuak alde batera utziko ditugu eta tarteka hodeiak sartuko dira

EGURALDIA | Hasieran mendebaldeko haizea oso zakar ibiliko da, baina euriak atseden emango digu. Goizean, oraindik, haizeak bazterrak gogor astinduko ditu, bereziki itsasertzean, baina egunak aurrera egin ahala ahulduz joango da haizea eta eguerditik aurrera giroa askoz lasaiagoa izango da. Gainera, euri kontuak alde batera utziko ditugu eta tarteka hodeiak sartuko diren arren, beste une batzuetan ostarte zabalak irekiko dira. Tenperaturak behera egingo du.


