DOT Durangaldea

Garaitarrek martxoaren 31n berritu ahal izango dituzte NANa eta pasaportea

Aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da udaletxean

NANa eta txartela martxoaren 31n berritu ahal izango dira.

GARAI | Udalak  jakitera eman duenez, herriko bizilagunek martxoaren 31n, asteartea, NAN eta/edo pasaportea berritzeko aukera izango dute. Horretarako, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da Garaiko Udalera deituta.

Tokiko iturriek azaldu dutenez, beste herri batzuetan gertatzen den bezala, Polizia Nazionalaren furgoneta lehen aldiz joango da herrira, herritarrei NANa eta pasaportea berritzeko aukera eskaintzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top