Atzo 20 gradu baino gehiago erregistratu ziren Durangaldean

EGURALDIA | Asteazkenean eguraldiak ez dauka aldatzeko traza handirik eta giro nahasiak jarraipena izango du. Hainbat fronte iritsiko dira eta euria egingo du, hala ere baliteke egunaren hasieran ordu askotan ateri eustea. Euriaz gain, haizea zakar ibiliko da oso, hego-mendebaldetik hasieran eta mendebaldetik egunaren amaieran. Egunaren amaieran mendebal-osagaiko haizea oso indartsua izan daiteke itsasertzean. Tenperatura nahiko altuekin jarraituko dugu urte sasoi honetarako.


