DOT Durangaldea

Eguraldi nahasia astebururako, zaparrada eta ostarteak igandean

Giroa 12/13 gradu inguruan mantenduko da asteburuan

Eguraldi nahasia astebururako ARGAZKIA: Victor Uriarte

EGURALDIA | Asteburua nahasia egongo da, aste honetan bezala, ostarteekin ordu batzuetan zehar eta beste une batzuetan euria utziko duten fronteekin. Ostegunean baino giro freskoagoa izango dugu, 14 gradu inguruko maximoekin. Elurra 1.000 metrotik gora egingo du.

Ostiralaren lehenengo partean erdi mailako hodeiak eta hodeiak izango dira nagusi, saretuago egongo da eta euria egiteko aukera txikiagoa izango da. Arratsaldea aurrera joan ahala hodei trinkoagoak agertuko dira eta arratsaldearen amaieran eta gauean zaparrada txiki-ertainak egingo ditu noizbehinka, batez ere Kantauri isurialdean. Elur-kota jaitsiko da eta egunaren azken orduetan 1000 metro inguruan egongo da. Hegoaldeko edo hego-mendebaldeko haize zakarra, egunaren amaieran mendebaldera aldatu eta kostaldean are gehiago indartu egingo da.

Zapatua, zaparrada txikiak

Larunbatean zerua hodeitsu edo oso hodeitsu egongo da eta noizbehinka zaparradak egingo ditu, batez ere Kantauri isurialdean. Zaparradak txikiak izango dira orokorrean, baina egunaren lehenengo partean trumoitsuak eta mardulagoak izan daitezke, batez ere kostaldean. Goizean goiz elur-kota 1000 metro inguruan egongo da, gero igo eta arratsaldea aurrera joan ahala 1500 metrotik gora kokatuko da. Mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada oso gogorrekin; egunaren amaieran haizeak indarra galdu egingo du eta hegoaldera aldatuko da. Tenperaturan aldaketarik ez edo gutxi jaitsiko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top