Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira gaur

EGURALDIA | Ostegunean eguraldi nahasiarekin jarraituko dugu. Egunaren hasieran hodeiak ugariak izango dira eta euria egingo du; elur-kota 1000-1200 metrora egongo da. Goiza aurrera joan ahala atertuz joango da eta elur-kotak gora egingo du, 1500 metrotik gora kokatu arte; ostarteak ere zabalduko dira eta arratsaldearen hasieran giroa eguzkitsua izan daiteke. Hego-mendebaldeko haizea ibiliko da eta tenperatura maximoak nabarmen igoko dira. Arratsaldea aurrera joan ahala haizea mendebaldera aldatuko da eta gauean Kantauri isurialdean eta Mediterraneo isurialdeko zenbait lekutan zaparrada batzuk egingo ditu.



