Parte hartu nahi dutenek otsailaren 23ra arte eman dezakete izena

DURANGALDEA | Durangaldeko Mankomunitateko Adikzioen Prebentziorako Zerbitzuak tabakoaren mendekotasuna gainditzeko ikastaro berri bat antolatu du. Martxoaren 3an hasi eta astearte arratsaldeetan egingo da, bertaratu gehienen jatorrizko udalerrian. Parte hartu nahi dutenek otsailaren 23ra arte eman dezakete izena Adikzioen Prebentzio Zerbitzuan.
15-18 laguneko talde bat egingo da, eta hiru hilabetez bilduko da astean behin, 60-90 minutuko saioetan, adikzioetako espezialista batek gidatuta. Denbora hori igarota, jarraipen-saio bat egingo da. Izena eman ahal izateko ezinbesteko baldintza bakarra tabakoa uzteko benetako motibazioa izatea da.
Informazio gehiago eskatu edo ikastaroan izena eman nahi dutenek Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bulegoan (Landako Elkartegia, 4 – 202 bulegoa, Durango), 94 620 05 20 telefonora deituz edo adikzioak@dma.eus helbidera idatziz egin dezakete.


