DOT Durangaldea

Durangoko enplegua sustatzeko diru-laguntzak eskatzeko epea otsailaren 13an amaituko da

Deialdiak laguntza ekonomikoak jasotzen ditu Durangon erroldatutako pertsonak 2024ko uztaila eta 2025eko ekaina bitartean kontratatzen dituzten tokiko enpresentzat

Durangoko Udalak 45 urtetik gorako 6 emakume kontratatu ditu

DURANGO | Udalak zabalik mantentzen du tokiko enplegua sustatzeko diru-laguntzen deialdia, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan. Eskaerak aurkezteko epea 2026ko otsailaren 13ra arte egongo da zabalik. Ekimen hau udalerriko enpresentzat da, Durangon erroldatutako pertsonak kontratatu dituzten edo kontratatzeko asmoa dutenentzat, betiere kontratuak 2024ko uztailaren 1etik 2025eko ekainaren 30era bitartean formalizatu badira.

Deialdi honen helburua da tokiko eremuan enplegua sortzea, langabetuen laneratzea erraztuz eta, aldi berean, udalerriko enpresa-sarearen jarduera bultzatzea. Neurria ekonomia inklusiboagoa eta jasangarriagoa sustatzeko udal-politiken barruan kokatzen da, eta arreta berezia eskaintzen die lan-merkatuan sartzeko zailtasun handienak dituzten kolektiboei.

Interesa duten enpresek eskaera aurrez aurre Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuan (HAZ), edo telematikoki, Udalaren egoitza elektronikoaren bidezaurkeztu ahal izango dute. Eskaerak www.durango.eus/subvenciones atarian daude eskuragarri.

Enplegu programa berria

Durangoko Udalak 45 urtetik gorako 6 emakume kontratatu ditu (koordinatzaile bat eta bost laguntzaile) Tokiko Enplegu Planaren barruan, udalerrian nahi ez den bakardadeari aurre egiteko. Lanbideren diru-laguntzari esker egin ahal izan da ekimen hau.

Programak laguntza emozionala eta praktikoa eskaintzen die bakarrik sentitzen diren pertsonei, haien adina edo egoera pertsonala edozein dela ere, laguntza komunitarioko sareak sustatuz.

Gaur egun, laguntza zerbitzu horretaz baliatu nahi duten pertsonak bilatzen ari dira. Interesa dutenek gekintza@durango.eus helbide elektronikora mezu bat bidaliz eska dezakete, Adinekoen Zentrora zuzenean joz, edo Gizarte Zerbitzuekin, tokiko elkarteekin edo ikastetxeekin harremanetan jarriz, horiek ere erabiltzaile posibleak identifikatzen laguntzen baitute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top