Aurrerantzean, auzoa udalerriko ur-sare nagusira konektatuta egongo da

AMOREBIETA-ETXANO | Udalak ponpaketa-sistema berri bat jarri du martxan Boroako San Pedro auzoa udalerriko edateko ur-sare orokorrarekin lotzeko. Hobekuntza hori urtarrilaren 9an jarri zen martxan, eta urrats garrantzitsua da aipatu auzoan kalitate eta egonkortasun handiagoko ur-hornidura bermatzeko.
Orain arte, Boroako San Pedro auzoko edateko ura Azuetako presatik irteten zen, baina konexio berri horrekin, ur-hornidura hori Edateko Uraren Araztegi Nagusitik jasoko da zuzenean; araztegi hori, Ofrendoko San Juan auzoan kokatuta dago. Esku-hartze Boroako San Pedro auzoko ur-hornidura Amorebieta-Etxanoko gainerako herritarrenarekin bateratzen da, eta, horrela, uraren egonkortasuna eta kalitatea hobetuko dira.
Lehen egunetan, posible da urak aldaketa txikiak izatea, emari berria Azuetako ur-sarean aurrez zegoen urarekin nahastearen ondorioz. Egoera hori aldi baterakoa da, eta pixkanaka normalizatzen joango da.
Udalak eskerrak eman nahi dizkie bizilagunei egokitze-aldi horretan azaldutako pazientziagatik eta ulermenagatik, eta Amorebieta-Etxanoko auzoetan zerbitzu publikoak etengabe hobetzeko duen konpromisoa berretsi du, herritar guztien ongizaterako funtsezkoak baitira.


