Emanaldiaz gozatzeko sarrerak udaletxean daude eskuragarri 10 euroren truke

GARAI | Garaiko Udalak Eñaut Elorrietaren musika emanaldia antolatu du abenduaren 20an, Elizabarrin, arratsaldeko 7etan. Emanaldiaz gozatzeko sarrerak Garaiko udaletxean daude eskuragarri, ohiko ordutegian, 10 euroren truke. Erosle bakoitzak bina sarrera hartu ahalko ditu. Elizabarriko ateak emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko dira.


