DOT Durangaldea

Herritarren harrera osa ona Amorebieta-Etxano Lagunkoia ekimenaren aurkezpenean

Proiektuaren helburua da adin guztientzako mugikortasuna, irisgarritasuna eta bizikidetza hobetzea

Aurkezpen ofiziala pasadan astean izan zen

AMOREBIETA-ETXANO | Amorebieta-Etxano Lagunkoia ekimena pasadan astean aurkeztu zen jendaurrean Zelaieta Zentroan, eta harrea zin hobea jaso zuen zornotzarren aldetik.  Ekitaldian Ainhoa Salterain alkatea eta Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua izan ziren, eta biek udalerri adiskidetsuago eta pertsona guztien beharretara egokitua eraikitzeko proiektu honek duen garrantzia azpimarratu zuten. .

Gizarteratzearekin eta zahartze aktiboarekin konpromisoa
Ainhoa Salterain alkateak bere hitzaldian adierazi zuenaren arabera, “proiektu hau ezinbesteko urratsa da Amorebieta-Etxano udalerri inklusiboagoa, irisgarriagoa eta errespetuzkoagoa izan dadin, pertsona guztiekin, bereziki gure adinekoekin. Ekimen honekin gure bizilagun guztiak, edozein delarik bere adina, modu aktibo, integratu eta parte-hartzailean bizi ahal izatea bermatu nahi dugu.”

Amorebieta-Etxanok bat egin du Euskadi Lagunkoia sarearekin, Osasunaren Mundu Erakundeak (OME) sustatutako Adinekoekin Lagunkoiak Diren Hirien Munduko Sarean. Proiektuaren helburua da adineko pertsonen parte-hartze aktiboa erraztuko duen ingurune bat sortzea eta, aldi berean, herritar guztien bizi-kalitatea hobetzea.

Guztiontzako proiektu inklusiboa
Amorebieta-Etxano Lagunkoia proiektuak adinekoei mesede egiteaz gain, komunitate osoarentzat eragin positiboa duela ere nabarmendu zuen alkateak ekitaldian. “Irisgarritasunean, mugikortasunean eta espazio publikoetan egindako hobekuntzek pertsona guztiei egiten diete mesede, guztiok elkarrekin bizitzeko, elkarri laguntzeko eta errespetuzko ingurune adiskidetsu batez gozatzeko aukera emango digun udalerri bat sortuz“, gaineratu zuen Salterainek.

Diagnostiko-fasea hasita dago, eta udalerriko hainbat elkartetako ordezkariek osatutako talde eragile bat sortzen ari da proiektua. Atzoko saioan, esaterako, 16 pertsonek eman zuten izena eta interesa dutenek gauza bera egin dezakete udaletxera deituz, HAZen edo Nagusi Aretoan.

Talde honek hainbat arlo aztertuko ditu datorren urtean zehar, hala nola etxebizitza, garraioa, espazio publikoak eta gizarteratzea. Gainera, herritarren artean inkestak egingo dira haien iritziak eta proposamenak ezagutzeko, eta horiek funtsezkoak izango dira Lagunkoitasun Plana egiteko.

Herritarren parte-hartze aktiboa
Alkateak prozesu honetan aktiboki parte hartzera gonbidatu zituen herritarrak, “guztion lankidetzarekin bakarrik egin ahal izango dugu aurrera Amorebieta-Etxano inklusiboago eta eskuragarriago baterantz”. Gainera, Nerea Melgosaren presentziak berretsi egin zuen Eusko Jaurlaritzak gizarteratzearekin eta adinekoen bizi-kalitatea hobetzearekin duen konpromisoa.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top