DOT Durangaldea

NAN eta pasaporte zerbitzua eskaintzen jarraituko du Zornotzak 2026an

Berrikuntza gisa Polizia Nazionalaren unitate mugikorra Zelaieta Zentro ingurura lekualdatuko da

Data berria datorren urteari begira

AMOREBIETA-ETXANO | 2026an ere jarraipena izango du Amorebieta-Etxanon NANa eta pasaportea atera eta berritzeko zerbitzuak. Aurtengo urriaz geroztik, zerbitzu hau hileko hirugarren astelehenetan eskaintzen da eta helburu du herritarrei tramite horietarako sarbidea erraztea.

Polizia Nazionalaren unitate mugikorraren bidez, zornotzarrek modu erosoagoan eta hurbilagoan egin ditzakete izapide horiek. Zerbitzuak harrera ezin hobea izan du orain arte eta 2026rako ere data finko berriak eskainiko ditu, hauek ere hileko hirugarren astelehenetan. Hauek dira 2026ko lehen seihilekorako datak:

  • Urtarrilak 19
  • Otsailaren 16an
  • Martxoak 16
  • Apirilak 20
  • Maiatzak 18
  • Ekainak 15

Datorren astelehenetik, abenduak 15, herritarrek aldez aurreko hitzordua eskatu ahal izango dute 2026an aurreikusitako datetarako, HAZen edo 946 300 002 telefonora deituz.

Unitate mugikorraren kokapen aldaketa

Berrikuntza garrantzitsu gisa, abenduaren 15etik aurrera, unitate mugikorra Zelaieta Zentro ingurura lekualdatuko da, herritarrentzat sarbide erosoagoa eta irisgarriagoa eskainiz. Ohiko moduan, bertaratzeko ezinbestekoa izango da aurretiazko hitzordua eskatzea, HAZen edo 946 300 002 telefonora deituta.

Zerbitzuaren ordutegiak, izapideak eta prezioak

Arreta ordutegia 9:00etatik 13:30era izango da, eta egun bakoitzean honako izapide hauek egin ahal izango dira:

  • NAN egitea edo berritzea (12 €)
  • Pasaportea egitea edo berritzea (30 €)
  • NANaren ziurtagiri digitala aktibatzea (izapide hori doakoa da, eta ez du aurretiko hitzordurik behar)

Izapide guztietarako, dagokion dokumentazioa aurkeztu behar da, kudeaketa motaren arabera alda daitekeena. Ezinbestekoa da, halaber, duela gutxiko argazki bat eramatea eta, adingabeen kasuan, behar bezala identifikatutako guraso batekin joatea.

Garrantzitsua da gogoraraztea familia ugariaren titulua aurkezten duten pertsonek ez dutela izapiderik ordaindu behar. Izapideak eskudirutan ordainduko dira hitzorduaren egunean bertan.

Zerbitzu hau tresna garrantzitsua da zornotzako herritarren administrazio-izapideetarako sarbidea hobetzeko, egutegi finko batekin eta hitzordu gehiagorekin, guztiontzako erosotasun eta irisgarritasun handiagoa bermatuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top