DOT Durangaldea

Lehen elur malutak erori dira Urkiolan

Aurreikuspenen arabera, kota 400/500 metrora jaitsiko da gaur arratsaldean

EGURALDIA | Urkiolak (714 metro) “negu” honetako lehen malutak jaso ditu gaur goizean, nahiz eta udazkenean egon hilabete barru arte, abenduaren 21era arte.

Ostegun honetan, kota jaisten ari da, eta eguerdian 600-900 metrora jaitsiko da. Gauean 500-700 metrora iristea espero da. Zaparradak ahul-ertainak izaten ari dira, eta egunaren bigarren partean trumoi-ekaitzak eta txingorra egin dezake. Prezipitazio iraunkorren abisuak indarrean jarraitzen du, eta 24 ordutan metro koadroko 60 litro baino gehiago pila daitezke.

Ostiralean iritsiko da gertakaririk okerrena: elur-kota 500 metro inguruan geratuko da egunaren lehen partean, eta 400 metrora jaitsi daiteke. Arratsaldean 600-800 metrora igoko da eta 700-900 metrora iritsiko da azken orduetan. Eguerdira arte, prezipitazio iraunkorren abisuak ere indarrean jarraituko du.

 

Gaurko iragarritako eguraldia

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top