DOT Durangaldea

Berrizek haur eta nerabeentzako ingurune seguruago baten aldeko apustua egin du

Udalak babesa indartzeko prozesu parte-hartzailea jarri du martxan, hainbat ekintzekin

2 saio ireki antolatu dira, azoaroak 18an eta 24an, Udaletxeko Pleno Aretoan

BERRIZ | Berrizko Udalak aurrera pauso garrantzitsua eman du haurren eta nerabeen segurtasuna indartzeko, udal jarduera guztietan ingurune seguruak bermatzeko prozesu parte-hartzailea abiatuz. Ekimenak LOPIVI legeak eta euskal araudiak ezartzen dituzten irizpideekin bat egiten du, eta zaintza, ongizatea eta errespetua oinarri dituen eredurantz jotzen du, adingabeek herrian modu seguruan hazi eta parte har dezaten. Datozen hilabeteetan, arriskuen azterketa, haurren babesarekin zerikusia duten dokumentazioaren berrikuspena, inkestak, instalazioen bisitak, prestakuntza saioak eta protokoloen diseinua egingo dira, egungo egoera ezagutu eta neurri zehatzak definitzeko.

Prozesuak herriko eragile guztiak inplikatu nahi ditu: profesionalak, udal langileak, elkarteak eta boluntarioak. Horretarako, bi saio ireki antolatu dira Udaletxeko Pleno Aretoan: azaroaren 18an (euskaraz) eta 24an (gazteleraz), biak 17:00etatik 19:00etara. Izena ematea nahitaezkoa da estekaren edo QRaren bidez. Udalak herritarrei dei egiten die ekarpena egitera, “guztion artean haur eta nerabeen eskubideekin konprometitutako Berriz seguru eta bidezkoago bat eraikitzeko”.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top