Bihar fronte batek eguraldi txarra utziko du eskualdean

EGURALDIA | Asteartean hobekuntza txiki bat izango dugu, baina giroa hotzagoa izango da. Ia ez du euririk egingo, goizaldean bakarrik eta ipar partean, mendebaldean bereziki. Gainerako orduetan zerua hodeitsu egongo da, eta ostarteak zabalduko dira, batez ere arratsaldean. Ipar-ekialdeko haize ahul-bizia ibiliko da eta tenperatura astelehenekoa baino 2-3 ºC baxuagoa izango da.


