Haize bortitzengatiko eta baso-suteen arriskuagatiko abisuek bere horretan jarraituko dute

EGURALDIA | Gaur ez dugu aldaketa handirik espero. Hegoaldeko haize zakarra izango da nagusi, eta tenperatura maximoak oso altuak izango dira azaroaren erdialderako; ipar partean, berriz ere, 20 ºC-ak erraz gaindituko dira. Hegoaldean, aldiz, apur bat baxuagoak izango dira maximoak. Zeruan erdi mailako hodeiak eta goi-hodeiak izango ditugu, baina giroa nahiko argia izango da. Gauean ez da baztertzen tanta batzuk egitea.


