DOT Durangaldea

Zornotzak dokumental bat argitaratu du “Priscilla, Reinas del Nafarroa” musikal inklusiboaren arrakastaren ondoren

Bideo-laburpenean, eskaini ziren bi emanaldietako unerik nabarmenenak jasotzen dira

Estreinaldi horretan jende asko bildu zen

AMOREBIETA-ETXANO | Joan den ekainean, Amorebieta-Etxanoko Nafarroa Zentroak “Priscilla, Reinas del Nafarroa” musikala estreinatu zuen, arrakasta handiarekin. Obra hori zentroko erabiltzaileek egokitu eta berrinterpretatu zuten, inklusioan eta maitatzeko askatasunean oinarrituta.

Estreinaldi horretan jende asko bildu zen, eta, gainera, herriko ikastetxeen, Udalaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza eta babesa jaso zuen.

Ekimenak izandako arrakasta ikusirik, Zentroak emanaldia errepikatu zuen Karmengo jaietan, eta ehunka lagun bildu ziren berriro ere musikalaren inguruan.

Esperientzia guztion eskura

Zornotzarren artean izandako harrera ezin hobea ikusirik, Udalak bideo bat argitaratu du Youtube web plataforman. Bertan, bi emanaldietako unerik nabarmenenak jasotzen dira, baita protagonisten, hau da, adinekoen eta Desgaitasun Zentroko erabiltzaileen testigantzak ere, eszenaratze hunkigarri eta dibertigarria ahalbidetu duen talde profesionalarekin batera.

Hala, Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu bideo hunkigarri hau ikustera, Nafarroa Zentroaren lan komunitarioaren balioa eta konpromiso soziala islatzen duen esperientzia eraldatzaile hau hurbilagotik ezagutzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top