DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Haizeak iparraldera egingo du goizean, eta fresko, ekaitzak eta txingorra utziko du

Maximoa 30 gradukoa izango da goizean, baina arratsaldean nabarmen jaitsiko da

Eguraldiak txarrera joko du gaur IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Larunbat goizean eguraldia lasaia izango da. Goizaldean zaparradaren bat egin dezake, baina orokorrean goizean ateri eutsiko dio eta zerua tarteka hodeitsu egongo da, erdi mailako hodeiekin eta goi-hodeiekin. Goizean goiz giroa epela izango da denean hego-haizeari esker, baina goizak aurrera egin ahala haizeak ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta arratsaldean barnealdean. Era horretan, maximoak 30 ºC-tik beherakoak izatea espero da leku gehienetan. Haizea aldatu ondoren, hodeiak ugaritu egingo dira, zerua oso hodeitsu geratuko da eta arratsalde-gau partean zaparradak egingo ditu. Baliteke zaparradak trumoitsuak eta mardulak izatea, eta kazkabarra ere egitea. Egunaren bigarren partean tenperaturak behera egingo du nabarmen eta eguneko minimoak azken orduetan neurtuko dira.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top