DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Errotari bi hitzaldi antolatu ditu hurrengo ostiraletarako

Lehen hitzaldia datorren barikuan izango da San Agustínen

Ekitaldia asteburu honetan ospatuko da Amorebieta-Etxanon
Hitzaldia hurrengo barikuetan izango dira

DURANGO 1 Errotari Talde Mikologikoak bere 25. urteurrena ospatuko du Durangon bi hitzaldi interesgarri antolatuz San Agustin Kulturgunean. Lehena, irailaren 19an izango da, 19:30ean, eta Josep Piqueras doktorea izango da hizlaria. Mikologia medikoan aditua den Piquerasek “Perretxikoen propietate sendagarriak” izango ditu hizpide, onddoek osasunaren alorrean duten garrantzia eta potentzial terapeutikoa azalduz; ikerkuntzaren eta zientzia-dibulgazioaren arloan duen esperientzia partekatuko du.

Bigarren hitzordua irailaren 26an izango da, ordu eta toki berean. Kasu honetan, José Maria Traba Velay mikologoa eta Galiziako Mikologia Federazioaren presidentea izango da protagonista. “Russula generoa, jakinmina pizten badizu” izeneko hitzaldia eskainiko du, Russula generoaren inguruko ezaugarriak, identifikazioa eta garrantzia ekologiko zein gastronomikoa ikuspegi dibulgatzaile eta erakargarrian azalduz.

Ekintza hauek, Errotari elkartearen 25 urteko ibilbidea ospatzeko antolatu dira, eta mikologiaren zabalkundean duten ekarpena berretsi nahi dute, betiere Durangoko Udalaren laguntzarekin eta herritar guztiak naturaren eta dibertsitatearen jakinminera gonbidatuz.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top