Siete propuestas optan a ganar la edición de este año

DURANGO | Ireki da 2025eko San Fausto Jaiak irudikatuko dituen kartela aukeratzeko bozketa epea. Irailaren 11ra arte, Durangon erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek beren kartel gogokoenaren aldeko botoa eman ahal izango dute Jai Batzordeak aldez aurretik hautatutako 7 lan finalisten artean.
Guztira, 41 kartel aurkeztu dira lehiaketara. Bozketa bi modutara egin ahal izango da:
- Aurrez aurre, Intxaurrondo Gazte eta Kultur Gunean prestatutako gunean, non interesdunek botoa eman ahal izango duten.
- Online, herritarren partaidetzarako udal atariaren bidez HEMEN , NANa identifikazio-sistema gisa erabiliz.
Bozketa-epea irailaren 11ko 14:00etan amaituko da. Pertsona bakoitzak kartel bakar baten alde bozkatu ahal izango du, aurrez hautatutako zazpi kartelen artean.
Boto gehien jasotzen dituen kartela izango da irabazlea, eta jaietako irudi ofizial gisa erabiliko da, bai karteletan, bai sustapeneko beste material batzuetan. Egileak 900 euroko saria jasoko du.
Kartel finalistak honako hauek dira:
- KOLORE
- SAN FAUSTO 2025. EL SALTO DE LA TRADICIÓN
- FESTARIK ONENAK
- PATXIKOTXU ETA PANTXIKE GOITIK BEGIRA
- JUNTOS CELEBRANDO
- URANGA EZTANDA
- POZAREN KOLOREAK