Ibilbidearen hasiera 09:00etan abiatuko da Andra Mari ermitatik

ABADIÑO | Datorren larunbatean ohiko Errogatiba ospatuko da. 1855ekoa da ohitura hori, eta babesa eta uzta onak eskatzeko egiten da. Aurten ere San Roke irudia eramango dute Andra Mari auzotik Urkiolako Santutegira. Abadiñoko Udalak azpimarratzen duenez, tradizio horren jatorria XIX. mendean dago, abadiñarrak urtero santutegira erromes joaten baitziren santuari uzta bermatzeko euria eskatzera.
Gogoratu asteazken honetan izango dela Mediatekan afaltzeko txartelak erosteko azken eguna, euro bateko prezioan.
Andra Maritik Urkiolara igoera
-
09:00 Andra Mari Ermita
-
10:45 Txakurzulo (hamaiketakoa)
-
11:30 Urkiolako Santutegia
Urkiolan
-
11:30 Meza
-
12:45 Dantza saioa: Talde Batuak eta Txanbolin
-
14:00 Jubilatuentzako bazkaria
-
16:00 Erromeria: Santi soinujoilea
Txanporta Plazan (Probalekua)
-
20:00 Gisatua
-
21:00 Erromeria: Lotxo Taldea
Ekitaldi hauek tradizioa, dantza, musika eta gastronomia batzen dituzte egun osoko giro ederrean Abadiñoko Errogatiban.