DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Uda Giroari agur esateko umorezko zirku-ikuskizuna Durangon

Emanaldia Plateruenan izango da larunbat honetako 19:00etan

Lana Plateruenan izango da ikusgai

DURANGO |  Datorren larunbatean, abuztuaren 30ean, 19:00etan, Sevillako Hermanos Infoncundibles konpainiaren “Diábolo Clasic Metal” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, doan, Durangoko Uda Giro programazioaren barruan. Aire zabaleko hamabi ikuskizun, horietako asko ekainean hasi eta larunbatean amaituko direnak.

Larunbat honetako antzezlana hastear dagoen kontzertu baten ingurukoa da. Neba-arreba xelebreek dena prestatzen dute, desordena kalkulatu batekin. Baina oraindik zalantza bat dago: Beethoven gaur jaio izan balitz… Rockeroa ala malabarista izango litzateke? Bai, haiek ere ez dakite. Beste behin ere musikaren, zirkuaren eta umorearen arteko nahasketa bitxi baten aurrean gaude… batez ere umorea. Hainbat estilori (flamenkoa, klasikoa eta rocka) keinuak eginez, malabareak ulertzeko modu desberdinekin eboluzionatzen dute protagonistek, maila tekniko handia eta gustu musikal finak konbinatuz. (Argi dago azken hau beraiek idatzi dutela).

Iraupena: 50 minutu
Familia osoarentzat
Generoa: Zirkoa Musika Umorea

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top