DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Astea 30ºC-rekin hasiko da, baina asteartetik aurrera bero gutxiago, hodeiak eta euri gutxiago

Tenperaturak behera egingo du gaur, astelehena, 30 gradutik 25era

Hurrengo egunetarako joera Berrizen IRAGARPENA: Zaldibar Meteo

EGURALDIA | Udako asteburu baten ondoren, eguraldiak berdin jarraituko du datozen orduetan, gutxienez gaur, astelehena, bihar, asteartea, hodeiak iritsiko dira eta gaurko 30 graduetatik 25 gradura jaitsiko dira datozen egunetan. Gainera, gutxi bada ere, euria ere espero da

Astelehena, udako eguraldia

Astelehenean uda-sasoiko giroarekin jarraituko dugu, eta hegoaldean beroa zakartu egingo da. Araba erdialde eta hegoaldean beste pixka bat igoko da tenperatura eta beroenak 32-35 ºC-raino iritsiko dira; baliteke Ebro ibarreko zenbait lekutan 35 ºC-ren langa ere gainditzea. Kostaldean, ordea, ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da egunaren bigarren partean eta balio maximoak 25 ºC ingurukoak izango dira. Haizea aldakor ibiliko da; barnealdean egunaren lehen zatian hego-ekialdekoa gailenduko da. Zeruan behe-hodeien tarteak agertuko dira arratsalde-gauen kostaldean, batez ere ekialdean.

Martitzena, hodei gehiago

Asteartean hodeitza aldakorra izango da. Eguna behe-hodei ugarirekin hasiko dugu ipar isurialdean eta hodei gutxirekin hegoaldean. Arratsaldean hodeiak ugaritu egingo dira eta euria eta zaparrada batzuk egingo ditu, batez ere arratsalde amaieran eta gauean. Tenperatura maximoak jaitsi egingo dira, batez ere barnealdean, kostaldean jaitsiera txikiagoa izango da, eta Ebro ibarrean ia ez da gorabeherarik izango. Ipar-osagaiko haizea nagusituko da, Ebro ibarrean izan ezik, han hego-ekialdekoa ibiliko da ia egun osoan.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top