DOT KIROLAK | Pasa den asteburuan Espainiako triatloi eta duatloi kros txapelketa jokatu zen Calahorran, Mugarra Triatloi Taldeko hiru kiderekin.
Larunbatean hasi ziren txapelketak triatloi kroseko probarekin. Maier Miota kadete mailan 7. postuan helmugaratu zen, Paul Bereziartua 12. postuan, bizikleta sektoreko partzialik onena lortuz, Paule Miota 20-24 adin taldeetan lehen postua lortuz.
Igandean Duatloi Kroseko probarekin jarraitu zuen, lehenengo Maier Miota (kadetea) izan zen, lehen postuan helmugaratu zen, Espainiako txapeldun bezala, geroago Paule Miota (GGEE 20-