Tenperaturak ildo beretik jarraituko du Durangaldean

EGURALDIA | Gaur hodei ugarirekin eta euriarekin hasiko dugu eguna berriz ere, batez ere Kantauri isurialdean. Horrekin batera, goizean eta eguerdi partean zaparrada mardul samarrak bota ditzake. Arratsaldean giroa lasaiagoa izango da: atertzera egino du eta hodeiak gutxituz joango dira. Hegoaldean euri gutxi espero da eta hodeitza ere saretuago agertuko da, ostarte zabalekin arratsaldean. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, tarteka zakar joko du Ebro ibarrean, eta tenperaturak ildo beretik jarraituko du.