Txupinazoa 13:00etan botako da eta ondoren luntx bat eskainiko da
ABADIÑO | Abadiñoko Gerediaga auzoko San Salbador jaiak 2025eko abuztuaren 2tik 6ra bitartean ospatuko dira, ekitaldi tradizionalez, lehiaketaz eta giro herrikoiaz beteriko egutegiarekin
Abuztuak 2, Larunbata
Eguerdiko 13:00etan “Donien Atxa” jasotzea eta txapligu hotsez jaiei hasiera ematea.
Ondoren bertan batu garen guztiontzat, luntxa.
Plazaratutakoen artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozketatuko da.
Arratsaldeko 19:00etan Tortilla Txapelketa ondorengo sariekin:
1- 50 euro, gazta, sartena eta olio botila bat.
2- 40 euro eta olio botila bi.
3- 20 euro eta olio botila bi.
Partaide guztien artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat zozketatuko da.
Izena ematea, 18:00 etatik aurrera egin ahalko da. Tortillak arratsaldeko 20:00etan aurkeztu
behar dira.
Iluntzeko 21:00 Erromeria: Luhartz taldearekin.
Gaueko 22:30 ean. BERTSO SAIOA. Bertsolari gonbidatua, JUAN MARI AREITIO. Plaza txikietako bertsolari apala bezain Handia. – Amets Arzallus – Andoni Egaña – Unai Iturriaga – Maialen Lujanbio -Gai Jartzailea: Maite Berriozabal. Saioa amaitu ostean, erromeria taldearekin,
Abuztuak 3, Igandea
Eguerdiko 12:30ean, Hamabi Harri taldeko ezpatadantzariak.
13:00 ean, ”Herri kirolak” erakustaldia.
– Izadi Agirre
– Haritz Aranguren
– Mikel Agirre
Izadi Agirre, harrijasotzen bere marka pertsonala hobetzen ahaleginduko da.
Igel Txapelketa ondoko sariekin:
1- 30 euro garaikurra eta gazta bat.
2- 15 euro eta olio botila.
3- 10 euro.
Parte hartzeko 1€ jarriko da.
Goizean zehar, Lehen “Gilda Lehiaketa”, ondoko sariekin:
1- 40 euro, garaikurra eta olio botila.
2- 30 euro eta olio botila.
3- 20 euro eta olio botila.
Partaide bakoitzak 10 gilda aurkeztu behar ditu nahitaez. Aurkeztutakoak txosnan dastatuko dira.
Aurkeztu diren guztien artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa bat, zozketatuko da.
17:00etan, Briska Txapelketa:
Sariak: 1- 120 euro, garaikurrak eta olio botila bi.
2- 80 euro, garaikurrak eta olio botila bi.
3- 50 euro, eta olio botila bi.
4- 30 euro, eta olio botila bi.
Bikoteek 10 euro ordainduko dute parte hartzeko.
20:30ean, Erromeria, Ansorregi eta Larrañagarekin.
21:00etan, “Erromeri afaria”. Entsalada, bertako produktu ekologikoekin, eusko labeleko
oilasko izterrak, piperrak eta postrea. Edariak eta kafea. Afaltiarren artean, Euskadiko kalitate
bermea duten produktuen poltsa, zozketatuko da.
Afalostean erromeriak jarraipena izango du gauerdirarte. Erromeria amaitzerakoan, txokolate goxoa banatuko da.
Afaria 12 euro izango da eta aurrez txartela erosi beharko da 626945623 telefonora deituta.
Abuztuak 6, Azteazkena (Salbadore eguna)
Eguerdiko 12:00etan Meza.
Meza amaieran loren bedeinkazioa egingo da. Lora bana hartu ahal izango dute mezara
datozenek. Agertu nahi duten guztiekin, familia argazkia aterako da ermitan.
Ondoren, Salbadore egunean ohi denez, aurreskua eta atzeskua dantzatuko dute.
Ordu batak aldera, jai batzordearen txosnan kangrejuak banatuko dira.
Goizean zehar, “Paella Txapelketa” ondorengo sariekin:
1- 75euro eta Eusko labeleko otzara.
2- 50euro eta gazta bat.
3- 25euro eta gazta bat.
Partehartzaileen artean, Euskadiko kalitate bermea duten produktuen poltsa zozketatuko da.
Goizean zehar “Lander eta Jon Ander” trikitilariak, plaza alaitzen.
Arratsaldeko 17:00etan “Mus Txapelketa” ondorengo sariekin:
1- 150euro txapelak eta olio botila bi.
2- 100euro garaikurrak eta olio botila bi.
3- 50euro eta olio botila bi.
4- 40euro eta olio botila bi.
Arratsaldeko 18:00etan “Umeen jolasak”
Arratsaldeko 19:00etan euskal erromeria: “Lorratz” taldeareakin.
Gaueko 21:00etan “Kantu Afaria”
Eusko labeldun hanburgesa, postrea eta kafea.
Afaria 10euro izango da eta, aurrez txartela erosita. Afaltiarren artean, Euskadiko kalitate
bermea duten produktuen poltsa zozketatuko da. Txartela erosteko dei 626945623
telefonora.
22:00 etan Andoni Ollokiegi, kontzertuan
Gaueko 12:00etan jaien aldeko errifaren zozketa eta jaiei amaiera emateko Gora Salbadore jaiak 2025!!!