20.00etan ikusi ahal izango da Otamotzena parkean

DURANGO | Uda Giro programarekin hitzordua datorren igandean, abuztuak 3, Otamotzena parkean, euria egiten badu Landakogunean. Xabi Larreak “Baboom” zirku-ikuskizuna aurkeztuko du, elkartasunaren garrantziaz hausnartzeko gonbidapena eginez. “Sinpletasunak bere botere eraldatzailea erakusten duen unibertso batean, pertsonaia berezi, samur eta burutsu bat agertzen da. Umorea eta sormena lagun, ekintza txiki bakoitzak aldaketaren hazia duen bidaia batean zehar gidatzen gaitu “, nabarmendu dute.