DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Mallabiko Udalak bat egiten du “Euskararekin bat” elkarretaratzearekin

UEMAk deia egin die bere kide diren 118 udalei euskararen alde eta hizkuntza-eskubideen aurka egin diren erabakien aurka mobilizatzeko

Mallabiko Udalak bat egingo du ekimenarekin eta eguerdiko 12:00etan, udaletxearen aurrean

MALLABIA | VOXek egindako helegitearen ondorioz, Espainiako Auzitegi Gorenak euskal udal legea garatzeko dekretuko artikulu gehienak baliogabetu ditu. Erabaki honek batez ere euskaraz aritzen diren udalerriei eta udalei eragiten die. UEMAk, 118 udal biltzen dituen Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, euskararen etorkizunerako eta hizkuntza eskubideetarako oso larritzat jo du epaia.

Gaur, uztailak 19, Mallabiko Udalak bat egingo du ekimenarekin eta eguerdiko 12:00etan, udaletxearen aurrean, Euskararekin bat lelopean egingo den elkarretaratzean parte hartuko du, euskararen eta euskaldunen eskubideen alde. Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu aldarrikapen hori bereganatzeko eta elkarretaratzean parte hartzera hurbil daitezen.

UEMAk deia egiten die udal guztiei deialdi honekin bat egiteko eta euskararen eta hizkuntza-eskubideen alde mobilizatzeko.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top