Partida egunean bertan sarrerak geratzen badira, Urritxeko leihatilan jarriko dira salgai

FUTBOL | SDAko bazkideek larunbat honetan Athletic Club eta SD Ponferradina taldeek Urritxen jokatuko duten Mendeurreneko Partidarako sarrerak lehentasunez eskuratzeko epea amaitu ondoren, publiko orokorrorentzako sarrerak salgai jarri dira. Hauek https://sdamorebieta.compralaentrada.com/eventos/ webgunean edo klubeko dendan (gaur eta bihar 10:00etatik 14:00etara) erosi ahal dira. Prezioak honako hauek dira: tribuna, 25 eurotan; orokorra, 20 eurotan; eta haur orokorra, 10 eurotan.
SDAko bazkideek prezio murriztuan eros ditzakete sarrerak: tribunak, 20 eurotan; orokorrak, 15 eurotan; eta haur orokorrak, 10 eurotan. Hala ere, ezarritako epea igarota, jada ez dituzte bermatuta. Gainera, gogorarazten da klubaren dendara bertaratu behar direla eta karnet bakoitzeko sarrera bakarra emango dela.
Partida egunean bertan sarrerak geratzen badira, Urritxeko leihatilan jarriko dira salgai 19:00etatik aurrera.