DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Danborradaren antolatzaileek txupinazoa botako dute ostegun honetan Otxandion

Ostiral honetan ospatuko da Santamañako egun handia

Programazioa larunbat honetan hasiko da

OTXANDIO |  Otxandio aste bizia bizitzeko prestatzen ari da, uztailaren 12tik 27ra bitartean ospatuko diren Santamañak 2025 ospakizunekin. Adin guztientzako proposamenez beteriko egitarauak herria kolorez, musikaz eta alaitasunez beteko duela agintzen du.

Uztailaren 17an, osteguna, Herri Bazkaria eta meza izango dira, Oihandi abesbatzarekin batera Salve Regina abestuz.

Uztailaren 18an, ostirala, Santamañako egun handian, Udal Bandaren kalejira eta koadrilen arteko play-backa nabarmentzen dira. Larunbatean, berriz, “Umien Eguna” txikienei eskainita dago, haurren txupinazoa, jolasak, sukaldaritzako erronkak eta aurten pregoia irakurriko duten danborrada tradizionalarekin. Presoen eskubideen aldeko elkarretaratzea eta erromeria ere izango dira.

Uztailaren 20an, igandea, musika eta kirol tradizionalak izango dira nagusi, txistulari, pilota partidu, karta lehiaketa eta dantza eta herri kirolen erakustaldiekin. Gauak berbenekin eta plazan emandako kontzertuekin ixten dira.

Uztailaren 22an, asteartea, VIII. Nesken Soka Dantza ospatuko da. Ostiralean, hilaren 25ean, pilota partidez gain, goxua lehiaketaren finala ospatuko da, herriko pertsonaien omenez.

Uztailaren 26an, larunbata, San Martin egunean, eguna kalejirekin hasten da eta ohiko paella-txapelketa, txaranga musika eta gaueko kontzertuekin jarraitzen da. Igandean, hilak 27, “Agur Santamañak” jaiei amaiera emango die dianarekin, sokamuturrarekin, omenaldiekin, kontzertuekin, herri kirolekin eta azken erromeriarekin.

Programazioa descargatu HEMEN

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top