Cafés Dromedario Flotamet txirrindulariak aginpidea izan zuen larunbatean

TXIRRINDULARITZA | Durangaldeko txirrindulari gazteek maila handian jarraitzen dute pedalei eragiten. Horren erakusgarri da Amets Eguren durangarraren garaipena Zumaiako Sarian, kadete kategorian. Cafés dromedario Flotamet gazteak 56 kilometroko proban irabazi zuen, eta 185 lasterkarik hartu zuten parte. Era berean, Aratz Asumendi lankideak hirugarren plaza lortu zuen.
Horrela, taldeak ondoz ondoko bigarren garaipena eta urteko hirugarren garaipena lortu ditu.