Maximoak altuagoak izango dira Durangaldean

EGURALDIA | Asteazkenean eguzkitsu egongo da eta tenperaturak nabarmen egingo du gora. Egunsentiko behe-lainoa desegin ostean, oskarbi geldituko da. Ipar-ekialdeko haize suabea ibiliko da. Goizaldean giroa freskoagoa izango da eta maximoak altuagoak izango dira; hegoaldean 30 ºC-tik gora geldituko dira maximoak eta kostaldean 25 ºC ingurukoak izango dira.