DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zerua estalita egongo da eta noizbehinka euri pixka bat egin dezake gaur

Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira

Hodeiak gutxituko dira arratsaldean GRAFISMOA: Unai Garcia

EGURALDIA | Gaur goizean behe-hodeiak ugariak izango dira, bereziki Kantauri isurialdean; bertan zerua estalita egongo da eta noizbehinka euri pixka bat egin dezake. Eguerdi inguruan eta arratsaldean hegoaldean eguzkitsu geratuko da; Kantauri isurialdean ere hodeiak gutxituko dira baina litekeena da guztiz ez garbitzea. Barnealdean ipar-haizea nagusituko da eta kostaldean, berriz, ipar-mendebaldekoa, bolada gogor batzuekin. Tenperatura maximoak nabarmen jaitsi eta 20 ºC-ren bueltan geratuko dira. Araba eta Nafarroa hegoaldean tenperatura gehiago igoko da.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top