Tenperatura maximoak, hiruzpalau gradu altuagoak
EGURALDIA | Ostegunean zerua tarteka hodeitsu egongo da baina ateri eutsiko dio. Egunaren hasieran izango dira hodeiak ugariagoak, orduak pasa ahala ostarteak gero eta zabalagoak izango dira eta egunaren amaieran zerua hodei gutxirekin geratuko da. Goizean goiz hegoaldeko haizea ibiliko da; gero iparraldera aldatuz joango da, kostaldetik hasita. Hegoaldean haizea arratsaldean aldatuko da. Tenperatura maximoak, hiruzpalau gradu altuagoak.