Bilbao Unibertsitatea garaitu zuten Gamarran jokatutako final lehiatuan (32-39)

ERRUGBIA | Elorrio Rugby Taldeak amaiera bikaina eman zion denboraldiari Euskal Ligan, eta Euskadiko txapeldun izan zen joan den asteburuan. Elorriarrek Gamarrako Universidad Bilbaoren aurka 32-39 irabazi zuten. “Nahiko gaizki hasi ginen eta lehen 20 minutuetan 19 puntu sartu zizkiguten. Suspertu egin ginen eta atsedenaldira desabantaila txikiagoarekin iristeko gure jokoa agertu zen. Bigarren zatian estu hartu genuen eta finala zuzentasunez eraman ahal izan genuen “, adierazi zuen Iker Txitxarrok, datorren denboraldian taldea zuzentzen jarraituko duen talde elorriarreko entrenatzaileak.
Zorionak!