DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Durangoko merkatarientzako Ticket Bai prestakuntza ekaina bitartean

Aholkularitza banakakoa establezimenduetan bertan egingo da ekainaren 1etik 30era bitartean

Sistema hau uztailaren 1etik aurrera izango da derrigorrezkoa

DURANGO | Ticket Bai sistemaren ezarpenaren aurrean, Durangoko merkataritza txikiari trantsizio horretan laguntzeko helburuarekin, Udaleko Turismo eta Merkataritza Sailak, Dendak Bai-rekin elkarlanean, prestakuntza eta aholkularitza programa bat jarri du martxan ekainaren 1etik 30era bitartean. Ekimen hau Ticket Bai oraindik instalatu ez duten edo instalazio-prozesuan laguntza teknikoa behar duten establezimenduei zuzenduta dago.

Bizkaiko Foru Ogasunak bultzatutako sistema hau uztailaren 1etik aurrera izango da derrigorrezkoa, eta bere ezarpen egokia ezinbestekoa da fakturazioaren arloan indarrean dagoen araudia betetzeko.

Programaren baitan aholkularitza pertsonalizatua eskainiko da, establezimendu bakoitzean bertan emango dena. Saioen data eta ordua negozio bakoitzaren eta prestakuntza-taldearen artean adostuko dira, merkatarien eguneroko jardunera egokitzeko helburuarekin. Saioetan zehar Ticket Bai sistemaren instalazioari eta funtzionamenduari buruzko zalantzak argituko dira, eta laguntza praktikoa eskainiko da.

Izen-ematea zabalik dago jada, eta esteka honen bidez egin daiteke: www.iggrupo.com/contacto.

Durangoko saltokiei dei egiten zaie doako eta gertuko  aukera hau baliatzera.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top