DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Asteleheneko ekaitzek ostarteak eta euri gutxi utziko dituzte aste osorako

Maximoak 20 graduren bueltan geratuko dira datozen egunetan

Astelehenerako eguraldi nahasia, ostarteak eta euri gutxi aste osorako GRAFISMOA: Unai García

EGURALDIA | Aste lasaia Durangaldean datozen egunetarako. Gaur asteleheneko ekaitzek astebetez euri gutxi, ostarte batzuk eta ohi baino tenperatura baxuagoak utziko dituzte urte sasoi honetan, batez beste 20 gradu.

Astelehena, nahasia

Eguraldi ekaiztsua eta nahasia astelehenerako. Egunaren lehen partean ostarteak izango ditugu eta zaparradak sakabanatuak eta, oro har, txikiak izango dira; leku askotan ez du euririk egingo. Arratsaldean zerua estalita geratuko da eta zaparradak ia leku guztietara zabalduko dira eta nabarmen areagotuko dira, ekaitzarekin batera eta, ziurrenik, baita txingorra ere. Egunaren amaieran ekaitzak desegitea espero da. Goizetik aurrera mendebaldeko edo ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, bolada gogorrekin kostaldean eta arratsaldean Ebroko haranean. Eguneko tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, maximoak 20 ºC ingurukoak izango baitira.

Asteartea, apur bat lainotuta

Astearteko lehen partean zerua apur bat lainotuta egongo da, bereziki ipar-ekialdean, eta baliteke tarteka euria egitea. Arratsaldean eguzkitsu egongo da nonahi. Ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da eta eguneko tenperaturak altuagoak izango dira, ipar-ekialdean izan ezik, 20 gradutik behera jarraituko baitute.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top