DOT Durangaldea

94 655 00 33   info@dot.eus

Zaldibarko eskolako sei ikaslek Eskola Agenda 2030 programako udal foroan

Ikasleek eta udalak herriko ingurumena zaintzeko konpromisoa hartu dute

Ikasleak Eneritz Azpitarte alkatearekin batu ziren udaletxeko osoko bilkuren aretoan

ZALDIBAR | Maiatzaren 8an, Zaldibarko eskola publikoko sei ikaslek Eskola Agenda 2030 Udal Foroan parte hartu zuten. Lehenik, ikasleek udal-diagnostikoan ateratako ondorioak adosteko batu ziren. Izan ere, ikasturtean zehar 13. Garapen Jasangarrirako helburua (klimaren aldeko ekintza) aztertzen ibili dira herrian zehar. Gero, diagnostikoa eginda, Zaldibarko ingurumena zaintzeko konpromiso batzuk hartu zituzten, eta hainbat proposamen osatu zituzten ordezkari politikoei aurkezteko.

Ikasleak Eneritz Azpitarte alkatearekin batu ziren udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Bilera horretan, erabakitako konpromisoak eta proposamenak aurkeztu zizkioten alkateari. Gainera, hurrengo ikasturtean herria hobetzeko antolatu nahi duten ekintza eraldatzailearen berri ere eman zuten. Alkateak ikasleen ideiak erantzun zituen.

Azkenik, Azpitartek ikasleak eskertu zituen programa horretan urtero egiten duten lanagatik. Halaber, ingurumenaren alde lanean jarraitzera animatu zituen, orain arte egin duten bezala.

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Scroll to Top