DOT Durangaldea

Durangon txirrindularitza eskolen topaketa izango da bihar

Durangaldeko Bizikleta Eskolak eta federazioak antolatuta, Bizkaia osoko 250 haurrek hartuko dute parte

Eskola topaketa. ARHGAZKIA: Durangaldeko Bizikleta Eskola

TXIRRINDULARITZA | Durangaldeko Bizikleta Eskolak eta Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak eskolen arteko topaketa antolatu dute ostegun honetan Durangon. 10:30etik aurrera izango da, eta Bizkaia osoko 250 haur baino gehiago espero dira. 1,2 km-ko zirkuitu itxi batean, Galtzareta, Pinondo eta Laubideta kaleen artean, haurrek txirrindularitza praktikatzeko egun aproposa izango dute, Federazioak antolatutako Udaberri Kopan sartzen den proba honetan.

 

Utzi zure iruzkina

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Scroll to Top